Segurtasuna eta osasuna babesteko helburuz, bai publikoarenak, bai kultur jardueran lan egiten duten pertsonenak, emanaldi guztiak babes eta higiene neurri hauek betez egingo dira:

MASKARA: Ezinbestekoa da maskara erabiltzea espazioan sartzean eta irtetean, eta emanaldiak ikustean. Ikuskizunera datozen pertsonek euren maskara ekarri behar dute etxetik.

ESKUAK GARBITZEA: Sartzean, nahitaezkoa da eskuak gel hidroalkoholikoz garbitzea. Bertan eskainiko da.

INFORMAZIOA WEB-ORRIAN: Gomendatzen dugu bilbaokultura.eus web-orria kontsultatzea, une bakoitzean indarrean dauden babes eta higiene neurriak jakiteko. Web- orri horretan, halaber, programazioan aldaketarik badago, bertan jakinaraziko da.

 

KALEKO  IKUSKIZUNETAN

  1. ESPAZIO ETA EDUKIERA MUGATUAK. Antzezpena egingo den espazioa mugatu egingo da. Espazio horren araberako ikusle kopurua bakarrik baimenduko
  2. Jendeak eserita ikusi beharko du ikuskizuna. Aulkien arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da, familia-taldeetan izan ezik.
  3. JENDEA NOLA SARTUKO DEN: Ikuskizunak doakoak dira. Eserlekuak jendea heldu ahala esleituko Ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago hasiko da jendea esparruan sartzen. Pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun tartea bermatuko da. Aulkietara iristeko, horretarako prestatutako sarrera bakarrik erabil daiteke.
  4. IRTEERA: Beren-beregi prestatutako irteeretatik irtengo da Saioa amaitutakoan, jendea modu ordenatuan irtengo da. Irteteko txanda iritsi arte, aulkietan eserita egon beharko da.